Bilboko Alde Zaharreko, San Frantsizko eta Zabala auzoetako fatxadetan dauden artelanak bildu dituzte katalogoan. Horrela, nazioarteko lehenengo hiria da Bilbo fatxaden artelanak katalogoan identifikatzen. Izan ere, Bizkaiko hiriburuan horma-arte publikoa dago, eta atzerrian erakustea du helburu. Hainbat artisten lanak biltzen dira katalogoan, guztira 20 artelan eskaintzen. 

Zoer eta Velveten murala. Iturria: eitb.eus
SC Gallery + Art Management galeriaren eta Bilbao Arte Urbano Tours enpresaren laguntza izan du Bilboko Udalak. Egunez egun, artelanak ikusteko bisita gidatuak eginez. Abenduaren 5ean hasiko dira bisitak, aurretiaz izena emanda, eta urtarrilaren 28an bukatuko dira. Artisten artean, bai atzerritarrak bai euskaldunak daude. Esaterako, Jose Ramon Bañales eta Junjo Novella. Artelanez disfrutatzeko, katalogoak proposatzen du Urazurrutia kalean abiatzea, gero alde zaharretik San Frantsizko auzora heltzeko.






Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: