Abendua gainean dago eta berarekin batera hemen da aurtengo ABENDUROCK 2016 festibala. Mutrikuko Rock Kolektiboaren eskutik, kontzertu apartak egongo dira Mutrikuko Gaztetxean. Astebururo kontzerturen bat egongo da, ostiral honetan hasita. Oraingoan, Dekot talde maruritarraren txanda izango da. 

Abendurock 2016 jaialdiko kartela. Argazkia: MRK.

Dekot taldearen "Ura" abestia.

Hilaren 9an, gaueko 22:30etan, The Grace of Dionysus eta The Vartools taldeak igoko dira eszenatokira. Zumaiatik eta Eibartik datoz, hurrenez hurren. 

"Don't totouch my alligator", The Vartools taldearen abestia.

Abenduaren 16an, Izaroren ahots goxoak josiko du gaztetxea. Bazter guztietan entzuten ditugu mallabiatar gaztearen doinuak eta Mutrikun ere ez dira faltako. Biharamunean, aldiz, MRK Gaua izango da eta bertan aspaldi hontan ospetsu bilakatu den Huntza taldea izanen da oholtza gainean. "Aldapan gora" abestia aipatuz gero, denek dakite nori buruz ari garen hitz egiten. Gainera, talde biak CD berria aurkeztera joango dira.

Izaroren "Noviembre" abestia, bideo klip eta guzi.

Duela hiru aste plazaratuta, dagoeneko Huntza taldearen "Aldapan gora" bideo klipak 160.000 erreproduziotik gora eduki ditu Youtuben.

2016ko Abendurock jaialdiarekin bukatzeko, abenduaren 23an Zarauztik Eraso! taldea gerturatuko da rock eta metal doinuak Mutrikuko Gaztetxean zabaltzera. 

"Ezinak ekinez eginak" da Eraso! taldearen diska berriko abestietako bat.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: