Hilabete batean arrakasta lortu duen taldea da Huntza. “Aldapan gora” abestiarekin ia 200.000 entzunaldi baino gehiago izanda. Talde gipuzkoarraren lehenengo diska “Ertzetatik” deitzen da, eta hamabi abesti biltzen ditu, pop, rock eta ska estiloak jorratuz. Azaroaren 29an aurkeztu dute diska Bilboko Somera kalean. Izan ere, seikoteak hantxe ezagutu zuen elkar, triki-poteoa aitzakia izanda.

Mauka disketxearen eskutik publikatu dute diskoa. Lana lau hilabatean grabatu dute Haritz Harreguyren estudioan, besteak beste, Higain estudioetan Usurbilen. Taldearen arabera, kantak idatzita eta prestatuta zituzten, baina lan osoa izkutuan. Horregatik, denbora gutxi behar izan dute “Ertzetatik” grabatzeko.

Iturria: eitb.eus
Huntza taldeak Durangoko Azokan aurkeztuko du “Ertzetatik” Ahotsenean gunean, abenduaren 5ean hain zuzen ere. Durangoz gain, beste kontzertuak eskainiko ditu Zaldibian, Mutrikun eta Arrasaten.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: