Asko dira gaurko egunean, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako biolentziaren kontra egiten diren mugimenduak. Mendebaldeko lurraldeetako hiriburuetan eta Euskal Herriko beste hiriburu, hiri eta herrietan ere egingo dira nazioarte mailan famatua den eguna eta mugimendu honek bultzatzen duen berdintasunaren eta eskubideen aldarrikapenen alde.

Gaur beraz, Black Friday famatuarekin batera, berdintasunaren aldeko mugimenduak nagusituko dira bai gure herrietan eta baita mundu osoan ere. Gainera, hainbat elkarte, talde eta hainbat agintaritza politikoek emakumeen aurkako biolentziaren kontrako mezuak helarazi nahi izan dituzte: ELA sindikaritzak "lan mundutik indarkeria sexistari STOP!" lemarekin batera, baita Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua den Urkulluk eta bere kideek ere, eta baita Gipuzkoako Aldundiak #DenokZu lelopean egin duen kontzentrazioan eguerdiko 12:00etan Aldundiaren aurrean.

Gainera, duela aste batzuk Nafarberrin argitaratu genuen bezala, inoiz baino gehiago dira emakumeak Legebiltzarrean, eta haien partetik hau ere aldarrikatu nahi izan dute. 

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, jarrera aktiboa eta inplikazio masiboa eskatu die herritarrei gaur goizean Euskadi Irratian. Mugimendu hauetan parte hartzea patriarkatuaren aurka egitea eta mugimendu feministen alde gure ekarpena egitea garrantzitsua dela adierazi dute gaur hainbat elkarte eta erakundeek.

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka. Marcos González, CC lizentzia (Flickr)


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: