Gorliz Mendebaldeko Nafarroan kokatzen den udalerria da, Uribe Kostako eskualdean dagoena. Tradizionalki nekazaritzari eta itsasoari lotutakoa izanik, azken urteetan turismoak indarra hartu du. Hauek dira Gorlizko auzoak: Elexalde, Fano, Gandia, Andra Mari eta Urresarantses. Andra Mariko auzoa, Plentziakoa zen aintzinean, baina hiribilduko alkateari ardoa asko gustatzen zitzaion, horregatik ardorik gabe gelditu zen egun batean, Andra Mariko ermita eman zion Gorlizko alkateari ardoz beteta zegoen txarri baten tripen truke. Gorlizen, Espainiako Gerra Zibilaren arrastoak daude oraindik, Burdinezko gerrikoarenak, itsasargian kanoi batzuk daude eta iskutuko pasilo batzuk. Gainera, hondartza parean, ospitale handi bat dago, itsasoaren urak eta soinuak oso lasaigarria bihurtzen dute. Festa nagusiak Santiagokoak dira, uztailaren 25-a egun nagusia da. 


Arka 76, Flickr

Juan Luis Olaeta, Flickr

Juan Carlos Solla Diaz, FLickr





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: