Jovenel Moise hautagai ofizialistak irabazi ditu hauteskundeak Haitin, botoen %55,67a eskuratu eta gero. Moise, Michel Martelly presidente izandakoaren alderdi berekoa da. Martellyk herrialde karibearra krisi sakon batean sartu zuen bere gobernuaren ustelkeria dela medio, horregatik Moisek 2015ean Martelly presidentetzan ordezkatzeko hauteskundeak irabazi zituenean protesta handiak piztu ziren kalean.

Jovenel Moise, (eskubikoa), Haitiko presidente berria
Protesta horiek hauteskundeak garbiak ez izatea leporatuta piztu ziren, oposizioak helegiteak aurkeztuz. Azkenean, helegite horiek aztertu gabe hauteskundeak errepikatzea erabaki zen. Oraingoan, ez dirudi bigarren itzulirik beharko denik, Hauteskundeen Batzordeak botoen %55,67a babes nahikotzat jotzen baitu. Hala ere, hauteskundeen emaitzak jakin zirenetik (botoa emateko egunetik astebetera), kalean manifestazioak zan dira.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: