Nafarroako Foru Gobernuak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du, lehen aldiz. Abenduaren 3rako hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Horrez gain, euskararen izen ona zabaltzeko kanpaina bat abiatu du Uxue Barkosen taldeak. Euskaldun ez direnen artean zabaldu nahi du kanpaina, eta horretarako bi lelo prestatu ditu, bat gazteleraz eta bestea euskaraz: "Sin el euskera, Navarra no se entiende" (Euskararik gabe Nafarroa ezin da ulertu) eta "Euskara gurea, denona".

Euskararen Egunean ateratako irudi bat. Argazkia: Leire Bereikua

Ba al dakizue nondik datorren Euskararen Eguna?

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere Ama Hizkuntzan izan ziren, euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: