Leonard Norman Cohen kanadar kantari, musikagile, olerkari eta idazlea zendu da.


Musika idazten eta kantatzen hasi aurretik, idazlea izan zen. Eleberriak eta, batez ere, poema-liburuak idatzi zituen, besteak beste, hauek: "Flowers for Hitler" (1964), "The energy of slaves" (1972) eta "Book of mercy" (1984).

1967an hasi zen jendaurrean kantatzen, Newporteko Folk Jaialdian, eta ospe handia lortu zuen berehala mundu osoan. Hamar disko baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste: "Songs from a room" (1969), "New skin for the old ceremony" (1974), "Death of a ladies" (1977), "Various positions" (1984), "I'm your man" (1988) eta "The future" (1992).

82 urterekin hil zen "You Want It Darker" azken diska plazaratu eta hiru astetara. Gure ondotik joan den arren, betirako bihotzean izango ditugun abestiak eta lanak utzi dizkigu Cohen maisuak. Begiak itxi, entzun eta gozatu!

Halleluyah: Cohen-en abesti ezagunenetariko bat.


Azken diskako abestia, "You want it darker".


Pentatonix taldeak Hallelujah abestiaren cover polita egin du.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: