Argazkia: Vavel Españak Flickr webgunetik


Bolada txarrari buelta eman dio UD Logroñesek Real Madrid Castillaren aurkako garaipenarekin. Aurreko partidetako joko txarra alde batera utzi eta aurkariari aukerarik eman gabe plazaratu da Sergio Rodríguezen taldea.

 Markagailuak erakusten duen bezala, 0-4, errez gailendu da UD Logroñes. Hala ere, hasierako minutuetan ikusitakoarekin ez zuen ematen horrelako emaitzarik emango zenik. Castillak errez asko jokatzen zuen, pilota maisuki mugituz eta UD Logroñesek atzean itzaroten zuen. Abad atezainaren hutsak aldatu du guztia. 25. minutuan irteera txarra egin eta 0-1eko jarri dute markagailuan kanpotarrek Canedaren golari esker. Partida aldatu da eta Munetak, Pazók eta Espinak egin dituzte gainerako golak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: