Lynne Cohenen “Arima bikiak” erakusketa estreinatu da Iruñeako inguruak gai nagusia izanda. Iruñeako Nafarroako Unibertsitateko Museoko dorrean ikusgai dago. 11 argazkik osatzen dute erakusketa eta 2017ko apirilaren amaiera arte egongo da ikusgai. Antolatzaileen arabera, Iruñea ondo ezagutzen duenarentza zaila izango da jakitea zeintzuk diren Cohenek erretratutako tokiak.

Lynne Cohenek inspirazioa hartu zuen Nafarroako Unibertsitateko argazki artxibotik, duela zortzi urte. Gainera, XIX. mendeko hainbat argazliariren lanetan oinarritu zen. Emakumearen kezka nagusia zen bere argazkiak XIX.mendearekin konektatzea. Izan ere, XIX. mendeko argazkilariak bere inspirazio iturri nagusiak izan dira. Bestelako ikuspuntua ematen dizkio argazkiko elementuei. Esaterako, Fiteroko bainuetxeko bainugela tortura leku moduan irudikatzen du.

Erakusketan zehar paralelismoa dagoela nabarmentzen dute adituek, koloreak eta argia 11 irudien baliabide nagusiak izanda. Lynne Cohenen helburu nagusia da argazkiari “dezente” erreparatzea denbora luzez, detaile txikiez ohartzeko, eta Iruñeako lekua zein den jakiteko. Horregatik, erakusketaren antolatzaileek irudiak ohi baino beheraxeago jarri dituzte. Ikusleak argazkiarekin topo egiteko eta elementu oro behatzeko.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: