Hilabete batzuk besterik ez dira pasa Zumarragako Arcelorreko planta itxi zenetik, eta bertako langileak etorkizun berri baten bila hasi zirenetik. Orain, Sidenorren hainbat planta kolokan daude, eta hainbat langile beldur dira Zumarragan gertatutakoa errepikatuko ote den.

Azkoitiako planta %62ra eta Legazpikoa %50 gutxiko dutela planteatu dute Sidenorrekoek. Bizkaian, Basauriko plantan %20 gutxitzeko ideia dagoela azaldu dute.  Legazpiko lantegian, nun 250 langile dauden, produkzioa  %62 gutxituko dutela adierazi dute. Maltzagakoan izango zen produkzioa erabat geldituko zuen lantegia. Gainera, Sidenorrek planteatu du "lan-egokitzapen plan bat" sortuko dutela, aurreratutako jubilazioekin, denbora baterako jubilazioekin etab. Hainbat sindikatuk hau kritikatu dute, lan-baldintzak okertuko dituztela salatuz.

Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak, Imanol Lasak, "euskal siderurgiaren alde egiteko" deialdia egin dio Sidenorri. Burdinaren eskaera jaitsi egin dela adierazi du, horregatik testuinguruan jartzea garrantzitsua dela, baina produkzioa jaitsiz lanpostuak mantentzen saiatuko direla.



Enceko indusrtia. Diego Charlón, CC lizentzia (Flickr)


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: