Airearen isla eleberria aurkeztu du Mikel Hernandez Abaituak, gaur, Donostian. 40 urte inguru dituen gizona da protagonista, eta bera baino gazteagoa den emakumea ezagutuko du; autobus gidaria dena. Emakumearekin maiteminduko da. Pertsonaia nagusiak ingeles filologia ikasi zuen arren, irrati esataria da ogibidez 60-70 hamarkadetako musikan aditua dena. Idazleak aitortu duenez, eleberrian errealitatean gertatutako kasu bat jasotzen du. Hots, autore ezagun batena. Horregatik, literatur iruzurra dagoela eleberriaren azpian esan du.

2001. urtean argitaratu zuen Abaituak bere azken lana Ohe bat ozeanoaren erdian deritzona. Handik aurrera, fikzioa alboratu zuen doktore tesiarekin hasteko. Horrela, ez-fikziozko bidea hartu zuen.

Iturria: Hitzen Uberan




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: