Aurreko azaroaren 25ean Fidel Castro Kubako presidente erretiratua hil eta gero, Habanako Iraultzaren Plazan azken agurra eman ahal izango diote kubatarrek. Plazako Jose Marti memorialean egongo dira komandantearen errautsak gaur eta bihar.
 |
Fidel Castro Ruz Komandantea |
Ondoren, iraultzailearen errautsek irla osotik bidaia bat egingo dute nahi duen orok azken agurra eman ahal izateko, iraultza irabazi zutenean egin zuten bezala. Azkenean, Santiagora iritsiko dira Castroren errautsak eta hango hilerrian lurperatuko dituzte. Zeremonia horretara, mundu osoko agintariak dira joatekoak.
Egizu iruzkina:
0 comments: