Mobilizazio erraldoia antolatu da datorren larunbaterako Altsasun. Mobilizazioak pasaden urriaren 15eko gertakariekin zerikusia du, gertakari hauek gehiegi “puztu” direla saltzeko. Zazpi lagun daude espetxean urriaren 15eko gertakari horien ostean  eta Altsasuko herriak atxilotuen familiei babesa eman nahi die.

Altsasuako pankarta. Argazkiaren egiela:Txeng Meng, CC lizentzia.


Gaur aurkeztu da mobilizazioaren deialdia datorren larunbaterako, hau da hilak 26rako. Mobilizazioa 13:00tan hasiko da eta Iorti kulturgunearen parean kokaturiko plazatik abiatuko da. Ekitaldi honen aurkezpenera ehunka lagun hurbildu dira.

Pasaden urriaren 15eko liskarraren ostean zazpi pertsonek preso jarraitzen dute oraindik. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak bidali zituen espetxera zazpi atxilotuak. Efe agentziak azaldu du 10 eta 15 urte arteko zigorrak eskatuko dituela fiskaltzak auzipetuentzat. Auzipetuei bi guardi zibilei lesio terroristak eragin izana leporatuko zaie. Efe agentziak gaineratu du ikerketa aldia ez dela gehiegi luzatuko eta Zigor Kodearen 573 bis artikuluan aurreikusiriko zigorrak eskatuko direla seguruenik.

Udalak atxilotutakoen senideei babesa eskaini die Nafarroako erakunde guztiei babesa eskatuz. Atxilotuen senideak babesgabe sentitzen dira gehiegi puztu diren gertakari batzuen ostean eta seme-alaben etorkizunarengatik oso kezkaturik azaldu dira. Javier Ollo Altsasuako alkateak adierazi du gertakari hauek “terrorismo” moduan epaitzea bidegabea iruditzen zaiola.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: