Azaroaren 13an emango zaio hasiera urtero tenis denboraldi amaieran egiten den txapelketa handiari. Aurten atp rankingean izan diren tenislari onenen arteko partida ugari ikusteko aukera izango dute teniszaleek 7 egunetan zehar. Txapelketan izango diren tenislariak; Murray, Djokovic, Monfils, Thiem, Cilic, Nishikori, Raonic eta Wawrinka izango dira.

Aurtengo 8 onenak. Argazkia: www.ontennis.com

Londresko 02 pabilioian jokatuko dira partida guztiak eta aurtengo hutsune handienak Rafael Nadal espainiarra eta Roger Federer suitzarra izango dira. Bestalde, txapelketa preziatu honek babesle nagusi berria izango du, Barclays. Munduko rankingeko lehenengo postua ere jokoan izango da, Novak Djokovic eta Andy Murrayen artean.

Txapelketaren funtzionamenduari dagokionez, 8 tenislariak 4ko bi multzotan bananduko dira. Taldekako multzo honetan guztien artean jokatu ostean lehenengo biak pasako dira final erdietara. Azkenik, finalerdietako garaileek final handia jokatuko dute azaroaren 20an. Partidak bi set irabaztera izango dira finala izan ezik, finalean hiru set irabazi beharko dira trofeoa etxera eramateko. Urterolez pista gogorrean izango dira partidak eta garaileak 7.500.000 milio dolarreko saria izango du.

Aste polita zalantza izpirik gabe teniszale guztientzako. Goi mailako partida ugari egunero ikusgai, telebistan Movistar +en bitartez jarraitu ahalko dira partidak. Erakustaldi handia izateko osagai guztiak ditu txapelketak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: