World Cheese Award lehiaketa ospatzen ari da Donostiako Kursaalean. Lehiaketa honen bitartez hasiera eman zaio International Cheese Festival izeneko nazioarteko txapelketari.  Artzai Gazta elkarteak antolaturiko nazioarteko ekintza honetan 5 kontinenteetako 3.000 gazta desberdin lehiatu dira munduko gazta onenaren titulua irabazteko.

Gazta. Egilea: Pablo, CC lizentzia.


Nazioarteko lehiaketa honetan mota guztietako gaztak ikusi ahal izan dira: handiak, txikiak, ketuak, azal urdindua duten gaztak ; hau da, imajina daitezken forma eta kolore guztietakoak. Lehiaketa goizeko 10:00tan hasi da eta lehiaketako irabazlea zein izan den 18:00etan esango dute, lehiaketaren amaierarekin batera. 

Gaztak epaitzeko parametro desberdinak erabili dira. Hala nola, ukipena, zaporea, usaina, kolorea edo itsura. Lehiaketara aurkezturiko gazta guztiak epaitzeko 200 epaile baino gehiago elkartu dira egun osoan zehar Kursaalean. Goizean zehar lehen aukeraketa bat burutu dute, gaztak dastatu eta finalistak aukeratzeko. Arratsaldean zehar finalisten arteko azken lehiaketa burutu dute. Azken fase honetatik Super Urrezko saria irabaziko duen gazta aukeratuko dute, World Cheese Awards lehiaketako irabazle bihurtzeko. Hain zuzen ere, 2011. urtean Galtzata baserriko gaztek lehiaketa honetako sari ugari irabazi zituzten.

Ekitaldiak oihartzun handia izan du nazioartean. Arratsaldeko azken fasearen zuzeneko jarraipena burutu du BBC kateak. Ekitaldiaren inauguraziora ordezkari instituzional ugari bertaratu dira. Horien artean Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia eta Eneko Goia, Donostiako alkatea.  Joxe Mari Aizega, Basque Coulinary Centerreko zuzendari orokorra, ez du sukalde inguruko ekitaldi garrantzitsu hau galdu nahi izan eta Kursaalean izan da ere. 

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: