Ontziratu izeneko taldea sortu dute Zumaiako herritarrek erabakitzeko eskubideari bultzada berri bat emateko asmoz. 2017ko udaberrian Zumaian herri-galdeketa burutzeko asmoa du talde honek eta hura antolatzea izango da Ontziratu taldearen helburua.

Iturria: naiz.eus


2017ko udaberrian galdeketa burutu ahal izateko Zumaiako herritarren %10en sinadurak bildu beharko ditu Ontziratu taldeak. 1.000 sinadura baino gehiago eskuratu beharko dira galdeketa zilegi bihurtzeko. Sinadurak lortzeaz gainera, Ontziratu taldeak hainbat ekimen bultzatzeko asmoa du bozketaren egunean parte-hartzea erabateko izan dadin.

Adin, jatorri eta ideologia desberdineko pertsonengana heltzea da Ontziratu taldearen helburua. Iritzi do pentsamolde aniztasuna ez dira proiektuarentzako mugak izango: “Ez da, inondik ere, Ontziraturen helburua iritzi edo pentsamolde jakin baten alde edo aurka egitea, 2017ko udaberrian egingo den galdeketan herritar guztiek askatasun osoz parte har dezaten bitarteko izatea baizik".

Herri-galdeketak burutzeko proiektuak bultzatzen dituzten talde ugari sortu dira azken aldian Nafarroan, horien arten Gure Esku Dago izeneko ekimena da ezagunena. 2014tik ekintza jendetsuak antolatu ditu azken erakunde honek: Durango eta Iruñea batu zituen giza katea, Zurriola hondartzako ekitaldi jendetsuak edo zenbait herrialdetan ehunduriko oihalak. Ekintza desberdin hauek erakusten dute erabakitzeko eskubideak Nafarroan hartzen ari duen indarra.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: