Periscope, momentu bertako bideoak transmititzeko Twitterren plataformak hiru ezaugarri berri ekarri ditu erabiltzaileentzat. Superfans, taldeak eta Periscope.tv orrialdean saioa hasteko aukera. 

Superfans, igorle konkretu baten ikusle konprometituenei emango zaien berezitasun bat da. Bien arteko harremana gertuagoa izateko helburuarekin. Superfans-ak ikono berezi bat izango dute, puntuazio jakin batekin. Puntu hauei esker gauza ezberdinak lortzeko aukera izango dute. Bigarrenik taldeak. Emisioak ikusle espezifiko batzuekin konpartitzeko erabiltzaile bakoitzaren interesen arabera sailkatua. Eta hirugarrenik, Periscope.tv-n saioa hasteko aukera. Honi esker, kanal ezberdinetan nabegatzeko aukera izango du erabiltzaileak. Baita hainbat igorle ezberdinen edukiak aldi berean erreproduzitzeko aukera ere bertan komentatu eta bihotzak bidaltzeko aukerarekin. 

Superfans eta taldeak jada erabilgarri daude mugikorretarako aplikazio moduan Android eta iOSen. Eta web gunean saioa hasteko aukera ere martxan da jada. 









Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: