Inkestek GERB alderdiko (Bulgaria Europan Garatzearen Aldeko Herritarren Alderdia) Tzetzka Tsatxeva hautagai kontserbadoreari nagusitasuna ematen bazioten ere, azkenean Rumen Radev komandante ohiak irabazi du lehen itzulian. Kontserbadoreak bozen %22-23 artean lortu dituen bitartean, militar ohiak bozen %24-26 artean lortu ditu. Bozen erdia inork lortu ez duenez, datorren azaroaren 13an bi bozkatuenak, hau da, Radev eta Tsatxeva lehiatu beharko dira hauteskundeen bigarren itzulian.
Rumen Radev-ek (eskubikoa) irabazi ditu hauteskundeak
Hala ere, Bulgarian presidenteak ordezkari lanak baino ez ditu egiten, horregatik herritarrak ez dira gehiegi mobilizatu hauteskunde horien aurrean. Bestalde, hauteskunde hauetan egon den berezitasuna boto eskubidea duten herritar guztiak bozkatzera behartuta egon direla izan da. Boto zuriaren aukeraz aparte, "ez dut inor babesten" botoa emateko aukera zuten bulgariarrek.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: