Saint-Lary-Soulan Ipar Ekialdeko udalerri bat da eta bertan izen bereko eski estazioa dago kokatuta. 2013. urtean, 1078 biztanle zituen herriak.

Pirinietako Parke Nazioanalaren Ekialdean dago kokatuta Saint-Lary-Soulan eski estazioa.


Guztira 56 pista ditu, 100 kilometrotan banatuta: 7 pista berde, 26 urdin, 13 gorri eta 10 beltz ditu. Oraindik eski estazioa itxita dago, ez baitago elur nahikorik. 

Forfait-aren prezioak aldakorrak dira. Pertsona bakoitzaren behar izanen araberakoak dira eta giza talde guztietara moldatzen dira. Bestalde, jai egun eta asteburuetan sarrera garestiagoa da. Honako estekan prezioen taula eskuragarri dago: Saint Lary eski estazioko prezioak.

Aipatu bezala, estazioa itxita dago momentuz, baina, uneoroko eguraldiaz jabetzeko web-kamerak ikusgai daude. Infonieve web atarian aurkitu daiteke informazio gehiago.

EHUko ikasleek urtero bezala Pirinioetako eski estazioetara merke-merke jaoteko aukera paregabea daukate. EHUko Kirol Zerbitzuaren onespenarekin, Anyway edo Livingstone Bidaiak enpresek eski ikastaroak eta elur-bidaiak antolatzen dituzte.

Abenduko zubian Saint Lary-ra irteera.

Bestalde, norbere kontura joan nahi izanez gero, hona hemen beste aukera bat: Airbnb.













Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: