Sakanako BERRIAlagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak elkarlanean antolatzen duten bosgarren ekitaldia da honako hau. Azaroaren 12an, arratseko 20:00etan, Sakanako hotsez beteko da Altsasuko Iortia kulturgunea: Fran eta Zuriñe (Hesian), Tximeleta, Hi de bei, Lur Larraza eta Vendettako Luisillo Kalandraka, 4nek… Eskualdeko musika talde horiez gain, sorpresaren bat ere izango da.

Jaialdiaren kartela. Argazkia: Berria egunkaria.

Sarrerak jada salgai daude, aurretik erosita 7€; edota, egunean bertan takilan 10€. BERRIAlagunek 5€-tan erosteko aukera daukate. Sarrerak internetez erosteko, sartu hemen

Hasi motorrak berotzen!

Duela astebete, Hesian taldea Hesianen "Hemen naiz" abestiaren bideoklipa plazaratu zuen.


Tximeleta taldea, bere burua musikaz blai aurkezten du bideo honetan.


Hi de bei taldearen "Sakana Maitia" bideoklipa.


Emakume pilotari baten ibilbidea ikusi genezake Vendettaren "Hemen" bideoklipean.


4nek taldearen 4nek abestia. Gozatu gazte hauekin!






Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: