Donemiliaga Kukula herri nafarra, Espainiar estatuko 7 landa-mirarietako bat izateko 20 hautagaien artean dago. Bere monasterio famatuak eta kale ederrek bultzatuta, nola ez. 20 hautagaien artean badaude aukerak dituzten beste bi herri nafar ere, Nafarroa Mendebaldeko Mundaka eta Nafarroa Garaiko Otsagabia hain zuzen.

Toprural turismo atariak antolatzen du lehiaketa duela bost urtetik. Guztia, Espainiar estatuko landa-eremuek erakusleiho turistiko bat izan dezaten. 17 milioi turista inguru mugitzen dituen turismo mota baita landa-eremuetakoa.

Edonork parte har dezake bozkaketan Topruralen webguneko atarian bere boza emanez. Azaroaren 15ean dago ezarrita bozkatzeko epea eta herri irabazlea azaroaren 24ean ezagutuko da. Gainera, bere boza ematen duen pertsona orok, zozketa batean parte hartuko du. Weborriak eskaintzen duen landetxe batean 290€tan baloraturiko egonaldia irabazi ahal izango duelarik.

Argazkia: Pepe Manteca, Flickr webgunetik aterata; CC by lizentziapean
Zaila izango dute gure hiru herri nafarrek bozketa irabaztea eta 7 landa-mirarien barruan sartzea. Izan ere, konpetentzia biziki handia izango da. Hori bai, aukerak badituzte!
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: