Xilabako txapela janzten bigarren aldia da Sustrai Colinarena txapelketan. Baionan irabazi du 1.008 punturekin. Atzetik, Arzallus neba-arrebak izanda, Amets (998 punturekin) eta Maddalen (581 punturekin). Colina eta Arzallus heldu ziren finalera buruz buruko saioa osatuz. Bi gai izan zituzten buruz burukoan; gaztetan egindako tatuajeei buruzko oroitzapenak. Eta publikoari gehien gustatu zitzaion partea, biek Hilary Clinton eta Donald Trumpen paperak hartu zutenean. Azkenik, kartzelako lanean amildegi ertzean bere buruaz beste egin nahi zuenaren ahotan jarri ziren. 

Aurtengo Xilaba txapelketak Mattin Treku zena omendu zuen. Ondorioz, Panpili Trekuk, bere semeak, jantzi zion txapela Colinari. Gainera, finalean aritu zen seikoteak 2017ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartu ahal izango du. 

Argazkia: EITB.eus

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: