Tinder ligatzeko existitzen diren aplikazioetatik ezagunetariko bat da gaur egun, eta popularitatea eta erabiltzaileak handitzen doazen heinean, aplikazioa ere eguneratzen doa.

Orain arte Tinderrek erabiltzailea soilik emakumezkoa eta gizonezkoa dela jartzeko aukera bakarrik ematen zuen. Honek, diskriminazio edo bazterketa bat suposatu du Tinderren erregistratuta dauden hainbatentzat. Horri soluzioa emateko Tinderrek sexua beste era batera identifakatzeko aukera emango du, besteak beste: Transexual, Transgenero, Emakumezko Transexual aedo Gizonezko Transexuala.


Esan beharra dago, modalitate hau AEBn, Kanadan eta Britainia Handian baino ez dagoela  eguneratuta. Hala ere, mundo osora zabaltzeko asmoa du Tinderrek ahalik eta arinen.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: