Adi gidariok! Gaur gaueko 23:30etatik goizaldeko 5:30era arte. Gaur gauean abiatzekoa da Pasaiatik Zangozaraino 100 metroko pieza daraman kamioia.

Japoniako konpainia baten pieza eoliko erraldoi bat eramango du ia ehun metro luze den garraio bereziak. Tokioko multinazional ezagun batek piezaren zorroztasuna aztertu nahi du, eta Zangozara (Ekialdeko Nafarroa) eramatea erabaki du, Cener energia berriztagarrien zentroaren LEA laborategira. Han probatu eta Japoniara eramango du berriro bueltan. Tokioko enpresa horrentzat ez dago gaindiezinezko eragozpenik ehunka tonako pieza bat munduan zehar eramateko proba batzuk egin daitezen, eta etxera ekartzeko berriro.

Hiru kamioik eramango dute ia 100 metro luze den pieza. Argazkia: Gipuzkoako Aldundia.

"Nacelle" esan dioten pieza hori haize errota mota baten prototipoa da, Japoniako itsasoan ipintzeko diseinatua. Nafarroako LEA munduko probaleku bakarrenetakoa da azterketa hori egiteko gaitasunarekin.

Horiek horrela, gaur gauean abiatzekoa da Pasaiatik Nacellepieza daraman konboia —gauez mugituko da soilik (23:30-5:30)—. Hiru kamioik eramango dute 94,8 metro luze den garraio berezia. Bik aurretik tirako diote zamari, eta hirugarren batek atzetik bultzatuko du; laugarren bat ere alboan joango da, besteren bat matxuratuz gero erabiltzeko. 6,5 metro da zabaleran garraioa, 5,3 altueran, eta 514,4 tonako pisua dauka.

60 kilometro egingo ditu Gipuzkoan barna, eta Etzegaratetik sartuko da Nafarroan. Handik Zangozara 106 bat kilometro egin beharko ditu, 166 kilometroko ibilbidea osatu arte. Aurretik esanda doa: neurri bereziak hartuko dituzte garraio erraldoiak errepideko eremu estuenak eta bihurgune itxienak saihesteko. Batez beste orduko 15 kilometroko abiaduran joango da.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: