CGT sindikatuak salatu berri du Hendaia eta Donibane Lohizuneko tren geltokietan ez dela langilerik egongo. Sindikatuak SNCF enpresaren kontrako mugimendua abiarazi du, erabaki horren kontrako sinadurak bilduz.
Argazkia: Patrick janicek, Flickr web gunetik aterata.

Sindikatuaren arabera, gizatasuna zerbitzu publikoetatik deuseztatzea kalitatearen murrizketa suposatzen du. Izan ere, abenduaren hasieran ezin izango da asteburuetan tren txartelik erosi Donibaneko tren geltokian, eta hurrengo urtearen hasieran, Hendaiako tren geltokian.

Murrizketa gehiago ere izan dira. Esate baterako, CGTk jakitera eman zuen 20 lanpostutik 6 galdu egin zirela. Gainera, txartelekin jarraituz, esan beharra dago txartelak egunero 5 ordutan bakarrik daudela salgai.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: