Twitterfeed, Twitterr-ean edukiak automatikoki zabaldu eta biralizatzeko erabiltzen zen doako aplikazio bat da. Tresna ezagun honen webgune ofizialean helarazi zutenez, pasa den hilaren 31ean itxi zituzten ateak betirako. Erabiltzaile ikaragarri zituen aplikazio honek, horregatik alternatiba efikaz berrien bila dabiltza horietako asko. Jarraian ikus ditzazkegu Twitterfeed-en ezaugarrien antzerakoak dituzten hainbat aukera: 

Hasteko, Dlvr.it daukagu. Erabiltzeko erraza da. Eduki pertsonalizatua Facebook, Twitter, Goggle Plus... eta beste hainbat sare sozialetan partekatzeko aukera eskaintzen digu. 

Bigarrenik, Hootsuite, Sare sozialen gestiorako plataforma ezagunak sare sozialetako edukiak helarazteko sistema dakarki. Lehen aipatutakoarekin konparatuz ordea, ez da hain erraza eduki pertsonalizatuak elkarbanatzea. 

Eta hirugarrenik, IFTTT, bere errezetengatik famatua. Kanal ezberdinak elkar konektatzea ahalbidetzen du, feed-ak sare sozialekin ere.Ahultasun bat du ordea, askotan edukia bidaltzean asko tardatzen duela. 





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: