Vallnord eskizioaren kokapena mapan


 Vallnorda edo Vallnord Andorrako mendebaldean kokaturik dagoen eski estazioa da. Estazio hau Pal-Arinsal Mountain Park  eta  Ordino-Arcalís eski estazioen fusioaren emaitza da. Fusio hau 2004-2005 denboraldian burutu zen. Vallnord eski estazioak 1.149 hektarea dauzka, 48.210 pertsona/orduko kapazidadearekin. Guztira 89 km dauzka 66 eski pistetan banaturik: 7 pista beltz, 27 gorri, 22 urdin, 10 berde eta eslalomeko 6 pista.

Vallnord estazioak forfait desberdinak eskaintzen ditu: denboraldiko forfaita, formait orokorra edo egun ez jarraituetarako forfaita. Jarraian egun ez jarraietuetako forfaitaren prezioak ikus daitezke 2016-2017 denboraldirako:

Egun ez jarraituetarako forfaiten prezioak


Webcamera ikusi ahal duzue une oroko eguraldiaz jabetzeko. Vallnordaren kasuan, Vallnord estazioak bere webgunean ematen du informazioa ondoko orrialdean (egizu klik epigrafean) : 

http://www.vallnord.com/webcams-vallnord.html


 EHUko ikasleek, urtero bezala, Pirinioetako eski estazioetara merke joateko aukera dute. EHUko Kirol Zerbitzuaren onespenarekin, Anyway edo Livingston Bidaiak enpresak eski ikastaroak eta bidaiak antolatzen ditu. 

http://www.viajeslivingstone.com/

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: