Vicrilako  langileen mobilizazioa izango da bihar, hilak 8. Mobilizazioa 10:00tan hasiko Vicrilako lantegian, 11:00tarako Leioako udaletxera iristeko asmoz. Vicrila(Vidrios y Cristales de Lamiaco) hartzekodunen konkurtsoan aurkitzen da momentu honetan. Datozen egunetan fabrikako langileek mobilizazio egutegia zehaztuko dute enpresaren egoera salatzeko.

Vicrilako langileen mobilizazioa. Iturria: ukberri.net, CC lizentzia


125 urte ostean, Vicrilako langileek arriskuan ikusten dute lantegiaren historia. 1880 ateak zabaldu ostean, Lamiakoko enpresak gora behera ugari jasan ditu. Enpresak egun bizi duen egoera ikusita eta enpresari “etorkizun duin bat” bilatzeko asmoz manifestazioa habiatuko dute bihar Leioako udaletxeraino. Mobilizazio hauen bitartez Jaurlaritzari bereak diren erantzukizunak hartzea eskatu nahi zaio, horrela, enplegua eta lan baldintzak bermaturik gera daitezen. Zuzeneko 300 lanpostu dauzka Vicrilako lantegiak, eta beste horrenbeste zeharka.

2009ko azaroan Frantziako ARC multinazionalak 2014ean lantegiaren jarduera betirako etengo zuela iragarri zuen. 2013an lantegiko labeen iraungitzea gertatzearekin batera, egungo enpresako zuzendaritzak enpresa erosi zion ARCri. Erosketa burutu zuen taldearen buru zen Luis Manuel Fernandez. Orain, ordea, Fernandez zuzendariak hartzekodunen kongresura eraman du Vicrila.

Egungo egoera azaltzen duten hiru arrazoi aurkitu ditu langileen-batzordeak. Alde batetik, ARCk berriro konpainia erosteko nahia duela uste du. Beste alde batetik, zuzendaritza egun enpresa inguratzen duten arazoen erantzukizunaz libratu nahi dela pentsatzen du enpresako langileen-batzordea. Azkenik, Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzen duela bere den proiektu baten aurrean. Izan ere, gogoan izan behar da enpresaren erosketa babestu zuela Jaurlaritzak hau burutu zenean.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: