Trikitilariak musika zelta hartu du abiapuntutzat bere laugarren diska aurrera eramateko. Konposaketan musika eta tresna zeltak erabili ditu. Ondorioz, Portugaleteko musikariak erabaki du bere diska "Keltik” deitzea. Nazioarteko folk munduko musikari askoren lanak ere bildu ditu. Dena dela, kantu propioak eta berriak sortu ditu. "Keltik" diskaren hamalau kantetatik, hamabi berriak dira; eta beste biak kanta herrikoien moldaketak.

Musika zelta egiteko asmoa 2014tik datorkio. Galiziako Ortigueira jaialdia irabazi zuen “Geure" diskarekin. Artistaren arabera, musikari zeltekin harreman estuak izateak bultzatu du Keltik diska sortzera. Horregatik, kolaboratzaile anitz aurki daitezke lanean; esaterako, Natalie Hass txelo jotzailea, Alasdair Fraser biolin jotzailea.

Xabi Aburruzaga eskuinaldean trikitixa jotzen. Iturria: EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea, CC By lizentziapean.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: