"Harro" deitzen da Zea Maysek atera berri duen diska, eta 20 urte musikan izandako ibilbideaz harro daudelako jarri diote izen hori. Diska honetan produktorea errepikatu du Zea Mays taldeak, David Allen izan dute ekoizle eta nahaslari. Ohi bezala, Urdulizko Tito Pete estudian grabatu dituzte hamabost kanta berriak. Jose Lastra eta Andy Hippy Baldwin teknikarien laguntza izan dute oraingoan.

Taldearen arabera, "Harro" diskak hamabost abesti dituen arren, euren lan laburrena izango da. Izan ere, 53 minutu bakarrik irauten ditu. Gardens Records zigiluarekin lan egin dute, eta hainbat kolaborazio izan dituzte. Esaterako, Love Of Lesbianko abeslaria, Santi Balmes; Txufo Wilson eta Doctor Deseoko Raul Lomas. Lan berrian elementu elektronikoak egonkorti nahi izan ditu taldeak. Are gehiago, diskan era guztietako kantak jaso dituzte. Hala nola, dantza egitekoak, rockeroak, pop hutsa eta akustikoak.
Iturria: Kafe Antzokia, CC By lizentziapean.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: