Pasa den astean idatzi genuen gure Ekialdeko Nafarroa atalean, Altsasun pintada bat agertu zela Falangeren izenean. Gaurkoan istorioak, ordea, aurrera jarraitzen du. Goizean, 8 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Altsasuko auziarekin lotuta. 

Atzemandako asko ikasleak dira, eta eskolarako bidean atxilotu dituzte. "Terrorismoa" egozten diete, besteak beste. Urriaren 15eko goizaldean gertatu ziren bi Guardia Zibilen aurkako erasoarekin lotu dituzte atxiloketak. Nafarroako Barne kontseilariak salatu du atxiloketak ez zirela beharrezkoak.

Atxiloketak salatzeko kartel bat Altsasuko Udaletxe ondoan. Argazkia: Jesus Diges.

Ahotsa.info atariak aurreratu duenez, Guardia Zibila ari da atxiloketak egiten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Hainbat lagun atzeman dituzte Iruñean, Ordizian (Gipuzkoa), Gasteizen eta Agurainen (Araba) ere. Antza, segurtasun indarren presentzia handia izan da goizean Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gaur arratsaldean igaroko dira epailearen aurretik.

Altsasuko liskarraren harira izan diren atxiloketak gaitxetsi dituzte EH Bildu eta Ernaik. Koalizio abertzaleak gogoratu du atzeman dituzten gazteetako batzuk Iruñeko auzitegira joan zirela deklaratzeko asmoz. Ernairen arabera, jazotakoa ez da «zerbait isolatua» eta Guardia Zibilak Euskal Herrian izan duen papera azpimarratu du.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: