Abel Barriolak eskupilota utziko duela jakinarazi du, 19 urtez profesionaletan jokatzen eman ostean. Leitzako semeak aurtengo Binakako Txapelketa amaitzean esango dio agur pilotari. 2017ko apirilaren 16an omenaldia egingo diote bere agurreko partidan.
Aspe enpresa eibartarrak urtebetez kontratua luzatzeko aukera eman dion arren, Leitzako atzelariak nahiago izan du maila gorenean dagoela erretiroa hartzea. Ongi hausnartu eta kalkulaturiko erabakia izan dela adierazi du Barriolak.
Abel Barriola eskupilotako  hiru txapel handiak irabazi dituzten zazpi pilotari pribilegiaturen artean dago, Julian Retegi, Juan Martínez de Irujo, Fernando Arretxe, Aimar Olaizola, Abel Barriola y Mikel Urrutikoetxearekin batera. 
Bere palmaresa garaikurrez beterik izan arren, gehien nabarmendu direnak 2002ko Buruz Burukoa, 2001eko  Lau t’erdikoa eta  2014an Juan Mtz. de Irujorekin irabazi zuen Binakako txapela izan dira.
http://navarra.elespanol.com/
Honenbestez, arrakasta handiz eta pilotazaleen estimaz beterik izaniko ibilbide profesionala amaitzear da. Abelen profesionaltasuna eta kantxan zein kantxatik kanpo erakutsi duen elegantzia nekez ahaztuko dute berarekin horrenbeste gozatu duten pilotazaleek. Binakako azken txapelketan izango dugu leitzako txapeldun handiaren azken pilotakadak ikusteko aukera. 




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: