Atzo, abenduak 3, denok dakigun moduan euskararen eguna ospatu zen. Horretarako Nafarroako hainbat hiri eta herrietan hainbat ekitaldi ospatu ziren. Bilbon, hainbat erakundeek eta instituzioek parte hartu zuten "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" lelopean. Inoiz baina jendetsuagoa izan da aurtengoa, eta beste alde batetik, Hegoaldeko Nafarroan lehen aldiz ospatu dute egun hau gobernuak aurrera eramanda.

Bilbon ospatutako ekimenean, helburua euskara edozein esparrutan aktibatzea dela adierazi eta nabarmendu nahi izan dute. Ekimen horretan parte hartu zuten taldeetako buruek kasu bakoitzean orokorrean edo gai batzuetan euskararen erabilerak duen beharra aipatu zuten. Adibidez, EAEko fiskalburuak, Juan Kalparsorok, justizian ez direla hizkuntza-eskubideak bermatzen adierazi du.

Esan bezala, beste hainbat lekutan ere ospatu da egun hau: Amurrion, Aiaraldeak lehen aldiz ospatu du, batasunez eta ekitaldi desberdinekin; eguna oso jendetsua eta aktiboa izan zen. Zumarragan, adibidez, Antioko ermita ondoan urte gutxi batzuk daramatzan interpretazio-zentroan Euskaldun Berriak omendu zituzten. Soraluzen egun osoa iraun zituzten ekitaldiek, baina batez ere umeei zuzendutako ekintzak nabarmendu ziren. Honela, herri eta hiri asko aritu ziren atzo, baita Nafarroako beste parte askotan ere.


Euskararen eguna 2013. Arpela Etxebarriko Euskaltzaleen Topagunea, CC lizentzia



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: