Igandean izango da, abenduaren 11an, Villabonako Gurea antzokian. 19:30an hasiko da aurkezpena eta gonbidatu bereziak egongo direla aurreratu du Alos Quartetek taldeak. Sarrera 8 eurokoa izango da. Guztira 13 pieza ditu "Garden" diskak, eta euren karreran zehar egin dituzten lankideen kolaborazioak entzungai egongo dira. Hala nola, Eñaut Elorrieta eta Silvia Iriondoren ahotsak, Oreka TXren txalaparta, Iosu Salbideren alboka eta Iñigo Egiaren perkusioak. Taldeak "Garden" definitzen du doinu lasaietatik erritmo indatsuetara doan diska. "Garden" izena aukeratu dute bi hizkuntz uztartzen dituelako. Euskaraz argitasuna eta ingelesez lorategia hitzekin egin dute buru-jokoa.

Iturria: Tolosaldeko Ataria. Alos Quarteten promo argazkia.
Alos Quartet lau kidek osatzen dute: Xabier Zeberio (nyckelharpaeta biolina) Francisco Herrero (biolina), Lorena Nuñez (biola) eta Pello Ramirez (celloa). "Garden" bigarren laugarren diskoa dute, eta lehenengoa 2004ean kaleratu zuten, "Alos Quartet" deiturikoa.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: