Iruñetik eta Altsasutik Madrilera joandako bi autobus geratu zituen atzo [abenduak 3] Guardia Zibilak Soto del Real espetxean, Hitzondo atariak jakinarazi zuenez. Altsasuko auzian espetxeratutako gazteen alde protesta egin nahi zuten Madrilera joan diren herritarrek, baina Hitzondo-k azaldu zuen, eragotzi egin zietela, "mehatxu" bidez.

Soto del Real espetxearen aurrean egin nahi zuten protesta, Madrilen. Argazkia: @hitzondo.

Elkarretaratzerik eginez gero, isunak jasoko zituztela ohartarazi zieten guardia zibilek, eta ikurrina eta bestelako materiala kendu zieten. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: