Espetxetik, bideo konferentziaz deklaratu ondoren aske geratu dira altsasuko 4 gazte. Beste hiruak ordea, Altsasun bi guardia zibil eta euren bikotekideak jotzea egotzita terrismo delitua leporatuta espetxeratuta jarraitzen dute. 
Ala ere, terrorismo delitua eta horrek dakarren espetxe zigor eskaerak mantendu dizkie, pasaporteak kendu  eta astean bitan sinatzera joan beharko dute.
Argazkiaren egilea: Oinatz, CC by-sa lizentziapean, Flickr

Beste hiruak ordea kartzelan nahi ditu epaileak, bere esanetan hiru horiek protagonismo berezia izan zuten guardia zibilekin izandako liskarrean. Hauen kasuan, epaileak dio hainbat delitu egin ditzaketela, horien artean biktimen ondasun juridikoen kontra eraso egin.

Giza katea Altsasun gaur
Sakanako herrietan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, auzipetuei babesa adierazteko asmoz. Altsasun, 20:00etan, giza kateak egingo dituzte  zazpi espetxeratuen etxeetaraino.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: