Carmen Lamela epaileak baldintzarik gabe espetxeratu zituen Altsasuko zazpi lagun, bi guardia zibil eta haien bikotekiak jotzea egotzita. Behin-behineko espetxeratze horien kontra helegitea jarri zuen defentsak, eta Auzitegi Nazionaleko laugarren zigor Aretoak gaur [abenduaren 19a] erabakiko du espetxeratze horiekin aurrera jarraitu edo ez.

Azaroaren 26an, atxilotutako gazteen alde Altsasun egin zen manifestazio jendetsua. Argazkia: Jagoba Manterola; eskerrik asko Jagoba argazkiagatik.

Erabakiak erabaki, bihar, epailearen aurrean deklaratu beharko dute, berriz ere, auzian nahastu dituzten 11 gazteek, eta biharko, giza kateak deituta dauden Altsasun eta Sakanan, gaztean libre uzteko eskatuz.

"Euskal Herri osoan eragina duen zerbait dugu gure aurrean. Altsasun gertatu dena, Euskal Herriko edozein lekutan gerta zitekeen zerbait izan da", ohartarazi zuten Altsasukoak Aske! plataformako kideek, mobilizazioak iragartzeko emandako prentsaurrekoan.

Giza Katea 

Mobilizazioetako bat, bihar Altsasun eta Sakana eskualdeko herrietan egingo den giza katea da. 

Auzipetuei eta haien senideei elkartasuna adierazteko asmoz, arratsaldeko 20:00etan egingo da giza sarea. Ordu horretan Iortia Kultur Gunetik abiatuko dira zortzi edo bederatzi giza kate eta auzipetuen etxeetarainoko bidea egingo dute eta handik berriz plazaraino.

Bestalde, plataformak salatu du hainbat komunikabidek auzipetuen argazkiak zabaldu dituztela, haien defentsa eskubidea eta errugabetasun printzipioa urratuz. "Horregatik, asteartean, gure auzokideen askatasuna eta zirku honen bukaera aldarrikatuko dugu".
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: