"Amasahara" proiektuak Saharako herriarentzat diren kontzeptuak islatu nahi dira erakusketan. Udan, Amasa-Villabonako herriak Saharako umeak jaso zituen Amasako apaizetxean, eta bertan egon ziren umeen erretratuak egongo dira ikusgai. Abenduaren 30ean hasiko da erakusketa Amasan. Arduradunen arabera, sentsibilizazio kanpainaren hasiera dira argazkiak. Horregatik, herriz herri ibiliko da erakusketa, eta koadernotxoak, orri-markatzekoak eta postalak prestatu dituzte.

"Amasahara" proiektua martxan jartzeko 20 argazkik osatzen duten erakusketa da abiapuntua. Tamaina berbera izango dituzte argazki guztiek, umeek garrantzi bera izan dezaten alegia. Gero, argazkiren bat gustokoa izatekotan, erosteko aukera egongo da hiru tamainetan. Salmentan lortutako ditua Maiatzak 20 elkarteari emango zaio. 

Argazkia Tolosaldeko Atariari esker.
Bestalde, Nora Urbizuren argazkiez gain, Ander Ortiz de Murua bilbotarraren obra ikusgai egongo da. Artistak argazki bat hautatu du, aurpegiaren erdia hartu eta begia eta melfa agertzen diren parteak aukeratu ditu bere obra gauzateko. Gainera, "arraroa" dela definitu du Ortiz de Muruak. Izan ere, egur baten gainean eginda dago artelana bic boligrafoarekin.

Argazkia Tolosaldeko Atariari esker.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: