Auzipetuta baina aske dira joan den ostiralean Luhusoko operazioan atxilotutako bost lagunak, gaur epailearen aurrean deklarazioa eman ondoren. Armak eta lehergailuak eduki eta garraiatzea, eta gaizkile taldearekin harremanak izatea leporatzen diete, baina ez gaizkile taldeko kide izatea.
Argazkia: Twitter (#ArtisansDeLaPaix)

Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Mixel Berhokoirigoin laboraria, Mixel Bergouignan enpresaria eta Stephane Etxegarai Etxe musikari eta bideogilea dira atxilotuak, Ipar Nafarroan aski ezagunak eta ETArekiko inolako loturarik gabeko pertsonak. Hala ere, ETAk armagabetzeko dituen oztopoak ikusirik, lan horretara emanak ziren azken hilabeteotan, Mediabask kazetak argitaratu gutunetan agertu bezala.
Operazioak aurkako erreakzio ugari izan ditu Ipar Nafarroan (ez, ordea, gainerakoan) eta elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Luhuson, Garazin edo Baionan. Sare sozialetan ere izan da erantzuna, #ArtisansDeLaPaix (bakearen artisauak) traolapean. Stephane Etxegarai Etxe musikari eta bideogileak jasotako babesagatik eskerrak eman ditu Euskal Irratietan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: