Hatortxu Rock ohi baino lehenago ospatuko dute aurten. Beste behin ere, Atarrabiak hartuko du jaialdia, eta puntako taldeak igoko dira bertan oholtza gainera.

Hain zuzen ere, larunbat honetan [abenduak 17] egingo dute festibala, 16:00etatik aurrera. Guztira, aurtengoarekin, 19 Hatortxu Rock egin dira, eta, beti bezala, aurten egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek.

Fermin Muguruza eta Xabi Solano 2014ko Hatortxu Rock jaialdian. Argazkia: Esne Beltza.

Esan bezala, bazkalostean hasiko dira kontzertuak. Oraindik zuzenekoen ordena zehaztu ez badute ere, hauek arituko dira: Esne Beltza, Green Valley, La Pegatina, Habeas Corpus, Reincidentes, Mafalda, Joxe Replay, Arkada Social, Lehendakaris Muertos, Afu, Marianitoz Blai eta DJ Bull.

19. Hatortxu Rock-eko kartela. Argazkia: HTX Rock.

Sarrerak agortuta egon arren, elkartasun ekintzarik ez da faltako asteburu honetan

Elkartasuna motore duen ekimen anitza da. Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen eskubideen defentsan eta guzti hauen senideei babesa adierazteko eguna da Hatortxu Rock. Aurten abenduaren 17an ospatuko da jaialdia, eta aurreko gauean [hilaren 16a] elkartasun herri-afari bat antolatzea erabaki dute, karpan bertan. Larunbatekoa ohiko formatuan mantenduko bada, ostiralekoa zita intimoago bat izango da. Herri afariaren atzetik kantaldia ere egongo da Tximeleta taldearen esku. Haiekin batera kolaborazio ugari igoko dira eszenatoki gainera. Dagoeneko euren parte-hartzea baieztatu dute Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta Fran Uriasek, Siroka taldeko Maria Riverok eta Fermin Balentziak.

Ostiralean hasiko dira motorrak berotzen. Argazkia: HTX Rock.

Hatortxu Rock jaialdira sarrera guztiak agortuta daude; aspaldi bukatu baitziren. Gogoarekin geratu denak, ordea, badauka plan paregabea ostiral gauean ere.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: