Dagoeneko ohitura bihurtzen ari da Gasteiza etortzen den aurkari oro, etxera bueltan esku hutsik joaten. Atzo gauekoa Baskoniak Buesa Arenan agerian utzi duen indar erakustaldiaren beste kapitulu bat bizi izan zen. Bartzelonak besoak jaitsi behar izan zituen partidaren zati handi batean markagailuan aurretik joan ostean.

Sito Alonsoren mutilek gau gogorra izan zuten, beraien ohiko jaurtiketako portzentai altuak ez baitziren momentu baten ere kantxan ikusi. Horren isla, atsedenaldira sei puntu behetik iritsi eta hiruko jaurtiketetan hamarretik bat bera ez zuten sartu. Ahazteko moduko lehen zatiaren ostean, etxekoek erreakzioa etorri zen zaleen bultzadaren laguntzarekin.

Partidari buelta ematea lortu zuen Baskoniak hirugarren laurdenean. Distira handiko saskibaloirik egin gabe, jokalariek erakutsi zuten izaera eta bihotza izan ziren gakoak. Honela amaiera estu batera eraman zituen bi taldeak. Azken minutuetan Larkin garaile irten zen  Ricen aurrean izan zuten lehian eta berak lortu zuen garaipena etxean geratzea.

http://www.20minutos.es/
Honenbestez, Baskonia sendo kokatu da europako talde honenen artean. Gaizki jokatutakoan ere garaipena lortzea, talde handien esku izaten da soilik. Azpimarratzea izan zen Pablo Prigionik debuta egin zuela klubean egingo duen 3. aroan. Gainera,14.000 ikusletik gora bildu ziren Buesa Arenan taldea aupatzeko.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: