Argazkia: aiaraldea komunikazio leihoari esker Flickr webgunetik


Bastida ikastolak ekainaren 18an antolatuko du 2017ko Araba Euskaraz, Arabako Errioxan. Ikastolak hamar gela eta 164 ikasle ditu gaur egun.


Wow! 2017ko Araba Euskaraz jaiak harridurazko adierazpen hori izango du ardatz. Ekainaren 18an egingo dute. Harridura marka erabili dute hamaika arrazoirengatik: Arabako ikastolen jaiak berak sortzen duen zirraragatik, hamahiru urtean laugarrengoz antolatu dutelako, eskualdean euskara zabaltzeko egindako lanagatik... Ez hori soilik. Suziri batek zeharkatzen du Wow! leloaren o letra, hezkuntza hartzen ari den bidearen isla. «Ikasteko beste era bat bizi dugu, eta denok horretara jo behar dugu», hausnartu du Ketxu Bedialauneta Bastida ikastolako zuzendariak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: