Miguel Laparrak, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Eskubide Sozialetako kontseilariak eta Joseba Otondok, Baztango alkateak, udala “Alokairu-Boltsa” bizitegi programaren erakunde laguntzaile izendatzeko lankidetze hitzarmena sinatu zuten abenduaren 7an. Honen bidez baztandarrek etxea izatea errazteko, hutsik diren bizitegiak etxebizitzaren merkaturat aterarazi nahi dira.
Argazkiaren egilea: Dantzan, CC by-sa lizentziapean, Flickr


Zerbitzu horiek guztiak Baztango Udaletik emango dira, horren berme, Nafarroako Gobernuak Nasuvinsaren bidez kudeatzen duen “Alokairu-Boltsa” programa da. Baztango Udalarendako programa hau interes bizikoa da, horregatik, horren berri izan zuelarik Nafarroako Gobernuarengana jo zuen, baztandarrei zerbitzu hau eskaini ahal izateko hitzarmen baten bila.

Hitzarmen honekin udalak Etxebizitzak alokatzeko udal Zerbitzua abiaraziko du, helburua herritarrei etxebizitza izatea erraztea da, horretarako Baztanen diren etxe hutsei nolabaiteko aterabidea bilatuz. Ildo horretatik Baztanen 860 etxe huts daudela aipagarria da.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: