Astean zehar Eurocupetik kanpo geratu ostean Endesa Ligan ere beste porrot bat jasan zuten atzo Carles Duranen mutilek. Orain bi hilabete Bilbo aldean dena poztasuna bazen ere, guztiz aldatu dira gauzak epe motzean.Taldea bere jokua aurkitu ezinik dabil eta teorian maila baxuagoa duten taldeek ere menderatu dituzte beltzezko gizonak.

Atzoko eguerdian jokatu zen partidan, Murtzia jipoitu egin zuen talde bilbotarra. Hasieratik amaierararte nagusi izan ziren etxekoak. Horren isla izan zen bukaeran markagailuko 97-71ko emaitza. Murtzia ere kinka larrian iritsi zen Bilbao Basketen aurkako partidara, baina Facundo Campazzo handi baten lanak azkar bideratu zuen garaipena.

http://www.mundodeportivo.com/
Partida guztian atzetik joan ziren bilbotarrak eta partida irabazteko motibazio gehiago erakutsi zuten aurkariek. Honenbestez, Errege Koparako txartela eskuratzea zaildu egin zaio eta Eurocupetik kanpo geratuta giroa asko nahastu da taldearen inguruan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: