2016. urteko munduko jokalari onenaren saria Ronaldorentzat izan da, bozketan nagusitasun handia erakutsita. Orain arte FIFA erakundeak eta France Football aldizkariak banatzen zuten urrezko baloia, aurtengoan ostera banandu egin dira eta aldizkariaren esku geratu da erabakia. Lehen bozketaren puntuazioak kazetariek, selekzioetako entrenatzaileek eta selekzioetako kapitainek ematen zituzten. Orain berriz, kazetarien esku geratu da.

Ronaldok aurten Txapeldunen Liga eta Europako selekzioen txapelketa irabazi ditu eta guztira 52 gol sartu ditu. Arrazoi nahikoa izan dira kazetari gehienek bere alde emateko botoa.

Portugaldarrak sari preziatu irabazten duen laugarren aldia da dagoeneko, Lionel Messiren atzetik bakarrik. Argentinarrak bost urrezko baloi ditu irabazita. Aurtengo edizioan Ronaldorekin batera podiumean Messi bera eta Antoine Griezmann izan dira.

http://www.lavanguardia.com/
Honenbestez, munduko jokalari onena bezala izendatzen duen saria hau ere,Ronaldok Madeiran duen bere museora joango da.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: