Anjel Lertxundik mintzaira hegemonietako idazleak gonbidatu ditu D2016ra. Javier Cercas, Marie Darrieussecp eta Raul Zelik besteak beste. Izan ere, hizkuntza gutxituetako idazleen paperean jarri nahi ditu. Horretarako, gaur goizean, Lertxundik "Demagun ehun urte barru" egitasmoa aurkeztu du. Hiru idazleek senti eta hausnar dezaten mintzaira gutxituan idazteak nola eragiten duen. Bere proiektua ongi azaltzeko hitz hauek erabili ditu: "Demagun Europako hizkuntza ttipi batean idatziko bazenu zer sentitu eta zer idatziko zenukeen jakin nahi dugula gonbidapen honetan". Lertxundiren egitasmoa abenduaren 12an eta 13an izango da. Gainera, itzultzaileak ere gonbidatu ditu solasaldira, beraiek egiten baitute hizkuntzen "joan-etorria". Karlos Cid, Adan Kovacsics eta Miguel Saenz izango dira gonbidatutako itzultzaileak. Solasaldiak Donostiako Aquariumean izango dira arratsaldeko 19:00etan, sarrera librea izanda.

Iturria: D2016. Anjel Lertxundi "Demagun ehun urte barru" egitasmoaren aurkezpenean.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: