Ekainean Lesakatik abiatu eta Baztan-Bidasoalde guztian ibilbidea egin ondoren, Bidasoko Trenbidearen mendeurreneko erakusketak Elgorriagan izango du azken geltokia. Abenduaren 23tik 31ra ikusgai izango da bertako Kultur Etxean.

Irudia: erran.eus. Elgorrigako erakusketara gerturatu ziren jendea ikus daiteke.


Ehun urte bete ditu aurten Bidasoko Trena martxan jarri zela eta berrogei urtez harat-honatean ibili zen, Irundik Elizondora eta Elizondotik Irunera, Bidasoa ibaiaren alboan goitik eta beheitik. Erakusketa ere berdintsu ibili da Baztan-Bidasoaldean: Lesakan ekainaren 25etik uztailaren 31ra; Etxalarren abuztuaren 5etik 12ra; Donamarian abuztuaren 20tik 24ra; Donezteben abuztuaren 27tik irailaren 5era eta azaroaren 10etik 20ra; Eratsunen irailaren 8tik 11ra; Beran irailaren 13tik 20ra; Igantzin irailaren 23tik 25era; Sunbillan irailaren 27tik urriaren 11ra; Baztanen urriaren 15etik azaroaren 11ra; Zubietan azaroaren 24tik 27ra; Iturenen abenduaren 2tik 4ra eta Bertizaranan abenduaren 7tik 18ra. Aipatu bezala, Elgorriagako Kultur Etxean izanen da Eguberri garaian, abenduaren 23tik 31ra, mendeurreneko urtea borobiltzeko.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: