Amazabal ikastetxeko (Leitza) ikasleek antolatu dute material bilketa. Intxaurrondoko gastronomia elkarteko Zaporeak proiektuarekin ari dira elkarlanean eta Greziako Chios irlara etortzen diren errefuxiatuei laguntzeko fruitu lehorrak, kontserbak, olioa eta gatza bilduko dituzte. Gaur hasi [abenduak 12] eta abenduaren 17ra arte egingo da material bilketa.

Errefuxiatuak Greziako Lebos irlara iristen, 2016ko irailaren 3an. Argazkia: El Confidencial, CC by lizentziapean

Abenduaren 7an, hitzaldia ere antolatu zuten. Udaletxeko pleno aretoan, 18:00etatik aurrera Zaporeak proiektuarekin udan Greziako Chios irlan boluntario lanean aritu diren Anttonio Sagastibeltza eta Sagrario Lasarte leitzarren testigantzak entzuteko aukera izan zen.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: