Bhumibol Adulyadej erregearen heriotzarekin garai berri bat abiatu da Thailandian. Semearen izendapenak polemika piztu du, eta zatiketa politikoa nabarmena da. Junta militarraren eskuetan dago boterea, eta ikusteko dago datorren urtean hauteskundeak egingo ote diren. Ez dira gutxi erronkak.


angkoken erruz ikusten dira haren argazkiak. Kantoietan haren omenez zutitutako aldareak daude, eta bada oraindik soilik beltzez jantzitako herritarrik. Bhumibol Adulyadej errege miretsiaren heriotzak sakon hunkitu ditu thailandiarrak. Bhumibol Adulyadej, Rama IX.a, erregea hil zenean, urriaren 13an, munduak erregetzan denbora gehien zeraman monarka galdu zuen, eta thailandiar askok inoiz ezagutu izan duten errege bakarra. Aim da horietako bat. Hegoaldean bizi da eta erregea benetan estimatzen zuela dio:«Ia 70 milioi pertsonaren aita zen, ez bakarrik thailandiarrena, gure herrian bizi ziren guztien aita baizik. Ipar eta mendebaleko tribuek egindako hainbat proiektu babestu eta urrutiko herri asko bisitatu zituen». Adulyadej 70 urtez izan da monarka, eta urte horietan guztiotan zeharo aldatu da Thailandia.

Resultado de imagen de Bhumibol Adulyadej
Egilea: The independent
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: